Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea ondasun eta zerbitzuak erosteko edo kontratatzeko prozesu bat da, administrazio, erakunde eta entitate publikoen aldetik, alderdi ekonomiko eta teknikoez gain ingurumen-alderdiak ere kontuan hartzen dituena bere balorazioan.
2021eko abenduan, Eusko Jaurlaritzak onartu zuen “Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen 2030rako Programa”; bertan, jarduera-esparru egoki bat ezartzen da Euskal Administrazio Publikoak ingurumen-irizpideak euren erosketa- eta kontratazio-prozesuetan integratzera bultzatzeko.
Eguneraketa data: 2026/02/02
