Higiene betekizun orokorrak
Ustiategietan pentsuen kutsadura-arriskuaren maila ahalik eta txikiena izan dadin, pentsuen higieneari buruzko 183/2005 Araudiko III. Eranskinean jasotako jardunbide egokiak bete behar dira:
- Erregistratutako eta/edo baimendutako enpresetatik datozen pentsuak erabiltzea
- Elikadura-ekipoak garbi eta egoera onean mantentzea
- Pentsuak modu egokian biltegiratzea
- Izurriteak kontrolatzeko sistema ezartzea
- Kalitate egokiko edateko ura erabiltzea
Buenas prácticas en materia de alimentación de animales (Anexo III R (CE) 183/2005)
Elikagaien ekoizpen propioa ustiategian
Pentsuak ustiategietan bertan ekoizten direnean:
- Elikagaiak gehigarririk eta gehigarrien aurre-nahasketarik erabili gabe egiteko (siloratzean erabilitakoak salbu), 183/2005 Araudiko I. Eranskineko betekizunak bete behar dira.
- Elikagaiak gehigarriak eta gehigarrien aurre-nahasketak erabiliz egiteko (siloratzean erabilitakoak salbu), 183/2005 Araudiko II. Eranskineko betekizunak bete behar dira.
Siloratze egokiari buruzko infografia– Eusko Jaurlaritza, Foru-aldundiak.
Requisitos elaboración propia de piensos (Anexo I GBPH vacuno lechero – ACSA)
Erregistroak
Beste alde batetik, ustiategietan elikagaien higieneari buruzko 852/2004 Araudiko I. Eranskineko A zatiko III. atalean zehaztutako erregistroak mantendu behar dira.
Horietako bat da animaliei ematen zaizkien elikagaien izaera eta jatorria:
- Hornitzailea
- Pentsu-sortaren/albaranaren zenbakia
- Pentsua hartzen duten animalia-sortaren identifikazioa
- Pentsua zein egunetan eman den eta kopurua
- Elikagaiei ezarritako kontrolen emaitzak
Erregistroak (852/2004 Araudiko I. Eranskineko A atala)
Legeria
- LegisELIKA: Elikadurari buruzko legeriaren bilatzailea
Informazio interesgarria
- Animalien elikadurari buruzko informazio teknikoa – ELIKA
- Pentsuen arriskuen mapa – ELIKA
- Substantzia kaltegarriei buruzko fitxak – ELIKA
- RASFF txostenak – ELIKA
Eguneraketa data: 2026/02/20
