Aurkeztutako 224 proposamenak ebaluatu ondoren, 46 proposamen gonbidatu dira azken proposamenak aurkeztera; horien artean ikerketa eta berrikuntzarako euskal zentro baten parte-hartzea duen proposamen bat dago.
|
Fuente:
FutureFoodS
|
FutureFoodS lankidetzaren bigarren deialdiko lehenengo fasean 224 proposamen aurkeztu dira, eta horietatik 190 proposamen hautagarriak ziren. Adituen panel independenteak ebaluatu ondoren eta finantza-erakundeek eskuragarri duten finantzaketa aintzat hartuta, azkenean 46 proposamen gonbidatu dira bigarren fasera, behin betiko proposamenak aurkez ditzaten.

Gaiak
Aukeratutako 46 proposamenetan, 3 gaien banaketa honela geratu da:
- Dieta jasangarri eta osasungarriak sustatzen dituzten etxeko elikadura-jarduketak: 17 proposamen.
- Elikagaien ekoizpen-sistema anitz, jasangarri eta zirkularretarantz: 24 proposamen.
- Konfiantza eta gardentasuna elikadura-sistema jasangarrietan: 5 proposamen.
Finantzaketa
Bigarren deialdi horrek, Europako Batzordearekin lankidetzan, 20 herrialde eta eskualdetako 33 finantza-erakunde biltzen ditu; erakunde horien artean dago, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila, ELIKAren laguntza teknikoarekin. Horiek guztiek 39 milioi eurora arte bideratzen dituzte elikadura-etorkizun jasangarriagoa eraikitzen lagunduko duten ikerketa eta berrikuntzako proiektuak babesteko.
Bultzada handi horrek berretsi egiten du FutureFoodS-k lankidetza sustatu eta Europa osoko elikadura-sistemetan ikerketa eta berrikuntza sustatzeko orduan duen zeregin garrantzitsua
Epea
Azken proposamenak aurkezteko epea ekainaren 1ean hasten da eta uztailaren 27an amaituko da..
Plataforma
Proposamen osoei buruzko informazio guztia eskuragarri dago online plataforman: Submission Platform.
Ebaluazio-irizpideak
Gomendatu da deialdiaren gidan aditu independenteek eginiko ebaluazio-irizpideak berrikustea: bikaintasuna, inpaktua eta kalitatea eta eraginkortasuna.
Web- mintegia
Deialdiaren Bulegoak web-mintegia emango du 2026ko ekainaren 11n (11:00-12:00), gonbidatutako ikerketa-partzuergo guztientzat, baina, halaber, finantzaketa duten herrialde eta eskualdeen eskaintza zabaltzeko interesa duten erakundeak ere gonbidatzen dira parte hartzera: Belgika (FIO/VLAIO), Estonia (ETAG), Lituania (ZUM), Eslovakia (MARD), Espainia (CDTI), Herbehereak (SIA) eta Turkia (TAGEM).
Eguneraketa data: 2026/06/01
