Obesitatearen joera globalari buruzko azterlana

Obesitatearen igoera egonkortu egin da herrialde garatuetan, eta garapen-bidean dauden herrialdeetan azkartu egin da

NCD Risk Factor Collaboration (NCD-RisC) taldeak eginiko eta Nature aldizkarian argitaratutako Obesity rise plateaus in developed nations and accelerates in developing nations azterlanean lau hamarkada baino gehiagoko 200 herrialdeetako osasun-datuak aztertu dira, 1980 eta 2024ren artean.

Obesitateak honako hauek izateko arriskua handitzen du: gaixotasun kardiobaskularrak, giltzurrunetakoak, hepatikoak eta arnasekoak; diabetesa; minbizi mota batzuk; aurkako ugalkortasunezko emaitzak eta obstetrikoak. Egun, obesitateak XX. mendearen amaieran baino prebalentzia handiagoa du, eta, 1990eko hamarkadatik, “epidemia” terminoa erabili izan da igoera hori deskribatzeko.

Azterlanak adierazten duenez, obesitate-tasek behera egin dute edo egonkortu egin dira diru-sarrera handiko herrialde gehienetan, haur eta gazteetan (5 eta 19 urtekoen artean) nahiz helduen artean (20 urtetik aurrera), XX. mendearen amaieran igoera azkarra egon den arren. Hala ere, obesitatearen prebalentziak gora egiten jarraitzen du diru-sarrera ertain eta txikiko herrialdeetan.

Estatuari dagokionez, emaitzek adierazten dute sexu bietan eta adin-talde guztietan obesitatearen tasaren igoera egonkortu egin dela, nahiz eta balioak oraindik ere altuak diren, batez ere adin-talde horretan prebalentziak egonkortu diren beste herrialde batzuekin alderatzen badira. Helduen artean, badirudi obesitatearen prebalentzia behera egiten ari dela.

Azterlanaren emaitzek agerian uzten dute osasun-politika osasungarriekin jarraitu behar dela, gehiegizko pisuaren eta obesitatearen prebalentziak murriztuz herritar guztientzat, berdintasun-baldintzetan.

Eguneraketa data: 2026/05/26

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…