Hegazti-gripeak eragindako konfinamendua kentzea

Gaur, apirilaren batean, Estatuko Aldizkari Ofizialean apirilaren 31ko APA/300/2026 Agindua argitaratu da. Agindu horrek hegaztien gripearen aurkako neurriei buruzko APA/1288/2025 Agindua aldatzen du.

Horrek esan nahi du konfinamendua altxatu dela udalerri guztietan, aginduaren II. eranskinean (arrisku bereziko eremuak) eta III. eranskinean (zaintza bereziko eremuak) jasotako udalerrietan izan ezik.

Praktikan, Euskadin hegaztiak lurraldeko hegazti-ustiategi guztietara konfinatzeko betebeharra kenduko litzateke, hezegune batzuetatik gertu dauden Arabako eremu jakin batzuetan izan ezik (Arratzua-Ubarrundia, Barrundia, Burgelu, Legutio, Vitoria-Gasteiz eta Zigoitia).

Neurri hori gaurtik aurrera aplikatuko da. 

Eguneraketa data: 2026/04/29

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…