Euskadiko 10 eskolak bat egin dute GUSTOS proiektu europarrarekin


Euskadiko 10 eskola pilotuk bat egin dute GUSTOS proiektu europarrarekin. Horren barruan, eskola-jantokietan elikagaien xahuketa saihesteko neurketa eta esku-hartzeetan parte hartuko dute.


Hauek dira parte hartuko duten ikastetxeak: Calasancio Ikastetxea (Bilbo), Jesuitak Indautxu – Begoña Ikastetxea (Bilbo), Jesuitinas Bilbao La Inmaculada Ikastetxea (Bilbo), Emilia Zuza Brun Ikastetxea (Santurtzi), IPI Aldaialde CPI (Vitoria-Gasteiz), Olabide Ikastola  (Vitoria-Gasteiz), La Salle Berrozpe (Andoain), Zumaiena Ikastola  (Zumaia), Elgoibar Ikastola (Elgoibar) eta Irungo La Salle (Irun).

Aldi berean, abian jarri da eskola-jantokietako xahuketaren hasierako kuantifikazio-fasea.

Bi astez, ikastetxe guztietan eskuz erregistratuko da zenbat elikagai zerbitzatu diren, zenbat xahutu diren eta xahuketa horren arrazoiak zein izan daitezkeen. ELIKA Fundazioak ere parte hartu du proiektuan, neurketa hori egiten lagunduz. Neurketari esker, oinarri sendo bat ezarri ahal izango da etorkizunean proiektuaren barruan gauzatuko diren hezkuntzako esku-hartzeen eta esku-hartze gastronomikoen inpaktua ebaluatzeko.

Proiektu honek agerian uzten du ikastetxeen, administrazioen eta enpresen arteko lankidetza baliagarria izan daitekeela eskola-esparruan elikagaien xahuketa murrizteko.

GUSTOS proiektua aurkeztu berri dugu elikagaien xahuketari buruzko europar batasuneko Food Waste Prevention plataformako kontsumitzaileen azpitaldean, europa mailan GUSTOSen garatutako ekintzen ikusgarritasuna eta erreplikagarritasun-potentziala indartuz.

Sakatu botoian proiektuari buruzko informazio gehiago izateko:

Eguneraketa data: 2026/05/20

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…