Elikagaien kalitatearen esparruko arau-xedapenak eguneratzea


Elikagaien Kalitatea Defendatzeko 28/2015 Legearen izaera estrategikoa da. Arau horren oinarrizko helburua da herritarrei elikagai osasungarri eta seguruak ematea, kalitate-aurreikuspenak beteko dituztenak.


Xede horiek betetzea helburu duten elikaduraren arloko arau jakin batzuk eguneratzeko, otsailaren 25eko 142/2026 Dekretua argitaratu da. Dekretu horren helburua da hainbat kalitate-arau eta araudi tekniko-sanitario aldatzea, edukia eguneratzeko eta eragiten dieten produktuei buruzko araudi berria dagoelako aplikatzen ez diren xedapenak indargabetzeko.

Arauen eguneraketa nagusiak honako hauek dira:

Gantz jangarriak

“Gantz-prestakinen” kontzeptua birdefinitu da; izan ere, ez zituenez produktu horien oinarrizko osagaiak argi eta garbi mugatzen, ez zen behar bezain argia, eta, gainera, baliteke batzuetan bateragarria ez izatea landare-olio jangarriei aplikatu beharreko araudiarekin.

Galletak

Errautsen gehieneko muga desagerrarazi da formulazio berriak ahalbidetzeko, bereziki irin integralak, zuntzak edo bestelako osagai berritzaileak dituztenak.

Ozpinak

• Ohiko jardunbideak aitortzen ditu
• Baimendutako osagaiak zabaltzen ditu
• Azidotasun-adierazlearen tolerantzia zehaztean malgutasun handiagoa baimentzen du, kalitate bereziko produktuen kasuan.

Haragi-eratorriak

Arautu egin dira naturala” eta “artisau-haragia aipamen fakultatiboak, eta horiek erabiltzeko baldintza objektiboak eta egiaztagarriak zehaztu dira.

Eraldatu diren piezetan (hezurgabetu, xerratu, zatikatu, etab.) merkaturatzen diren produktuak identifikatzeko betebeharrak aldatzen ditu.

Sagardoa

Izotzezko sagardoa kategoria gehitu da, eta jardunbide teknologiko jakin batzuk arautzen dira.

Ogia

Glutenik gabeko ogia sartu da ogiaren kalitate-araua aplikatzeko esparruaren baitan.

Halaber, baimendu egiten du irinarekin egiten ez diren produktuak “ogia” izendatzea, betiere gainerako eskakizunak betetzen badituzte.

Errege Dekretua indarrean sartu zen 2026ko martxoaren 1ean; hala ere, dekretua indarrean sartu aurretik merkaturatu ziren eta indarrean zegoen araudia betetzen zuten produktu guztiak merkaturatzen jarraitu ahal izango dira izakinak agortu arte, gehienez ere hamabi hilabetez.

Eguneraketa data: 2026/03/30

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…