Mingain urdina kontrolatzeko estrategia berria


Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak 2026rako minagain urdina gainbegiratu eta kontrolatzeko estrategia eguneratu du, penintsulan 3 eta 8 serotipoek zirkulazio handia izan duten aldi baten ondoren


Mingain urdinaren aurreko bektore-jarduerako aldian zirkulazio handia izan du penintsula osoan zehar. Foku gehienak 3 eta 8 serotipoekin egon dira lotuta, eta intzidentzia nabarmena izan da penintsulako hego-mendebaldean.

2025ean azterlana egin zen ardi-ustiategietan. Azterlan horretatik nabarmendu zen gaixotasunak osasun-eragin handia duela, eta gaixotze-tasa % 28tik gorakoa dela, heriotzarena % 6tik gorakoa, eta % 7tik gorako abortu tasa du, batez ere animalia gazteetan. 3 serotipoaren aurkako txertaketak, infekzioa saihesten ez duen arren, nabarmen murrizten ditu heriotza-tasa eta abortuak.

Araudiko aldaketak Europa mailan

Hori dela eta, EBk gaixotasunaren sailkapena aldatu du D+E kategoria emanez (2026/169 Betearazpen Erregelamendua). Horrela, esparru malguagoa ahalbidetu da, gaixotasun hemorragiko epizootikoarenarekin bat datorrena.

Gainera, EBk aurreikusita du komunitate barnean animalien berri eman eta mugitzeko eskakizunak doitzea; horretarako, 150 km-tan ez da zirkulazio biralik egon beharko, edo serotipoen aurkako txertaketa eginda egon beharko da.

2026rako txertaketa-estrategia

2025ean, txertoen estaldurak baxuak izan dira ardietan eta oso baxuak behietan, serotipo guztietarako; hortaz, ez dira nahikoak izan immunitate kolektibo eraginkorra lortzeko. Hori dela eta, MAPAk eta autonomia-erkidegoek adostu dute 2026an honako hauek mantentzea:

  • Penintsulan borondatez txertatzea, barne-mugimenduetarako eskakizunik gabe.
  • Balearretan derrigorrez txertatzea, dauden serotipoak desagerrarazteko xedez.
  • Protokolo espezifikoak Kanarietarako mugimenduetarako, egun zirkulaziorik gabeko lurraldea baita.

Txertatzeko gomendioak

MAPAk honako jarraibide hauek gomendatu ditu:

  • Ardiak eta behiak 1, 3, 4 eta 8 serotipoen aurka txertatzea, tokiko zirkulazioaren arabera.
  • Urtero berriz txertatzea.
  • 3 serotipoaren kasuan, 5-6 hilabete barru indartzeko dosia ematea.
  • Immunizazioa antolatzea, bektore-jarduera hasi aurretik osoa izan dadin, ahal bada apirilaren eta maiatzaren artean.

Halaber, komeni da klinikoki osasuntsu dauden eta desparasitatuta dauden animaliak txertatzea, baita zirkulazio birala dagoen ustiategietan ere.

Euskadi informazio-triptikoa

Mingain urdinari buruzko informazio gehiago esteka honetan:

Eguneraketa data: 2026/03/30

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…