Kontsumitzeko prest dauden elikagaietako Listeria monocytogenesen bizitza baliagarriari buruzko azterlanen orientazio-dokumentua



Europako Batzordeak (DG SANTE) kontsumitzeko prest dauden elikagaiak ekoizten dituzten elikadura-enpresen operadoreei zuzendutako orientazio-dokumentu bat argitaratu du, Listeria monocytogenesen arriskua kontrolatzen laguntzeko, ekoizpenetik hasi eta bizitza baliagarriaren
amaierara arte.


Batzordearen 2024/2895 (EB) Erregelamenduak, 2024ko azaroaren 20koak, 2073/2005 (EE) Erregelamendua aldatzen du, Listeria monocytogenes bakterioari dagokionez; halaber, kontsumitzeko prest dauden elikagaietan (RTE) aldaketa gako bat gehitzen du eta 2026ko uztailaren 1ean sartuko da indarrean. Irizpide berri horren arabera, L. monocytogenesa haztea ahalbidetu dezaketen RTE elikagaien kasuan, “ez-detektagarria 25 gramotan” irizpidea aplikatuko da, elikagai-enpresak bizitza baliagarrian zehar 100 ufc/g balioa gainditzen ez duela erakusten duenean salbu.

Horretarako, elikagai-enpresek honako hau egin behar dute: produktua RTE edo ez RTE gisa sailkatu; elikagaiak L.monocytogenesa haztea ahalbidetzen duen edo ez ebaluatu; aplika daitezkeen irizpide mikrobiologikoak zehaztu; produktuaren bizitza baliagarria ezarri, baliozkotu eta egiaztatu; L. monocytogenesaren ingurumen-ikuskapena egin; eta etiketatze egokia bermatu. Bestalde, administrazioek sailkapen hori egiaztatu beharko dute, bai eta bizitza baliagarriko azterlanak, ingurumen-ikuskapena eta neurri zuzentzaileak ere.


Elikagai-enpresak zientifikoki erakutsi beharko du RTE elikagaiak Listeria monocytogenesa haztea ahalbidetzen duen eta produktuaren bizitza baliagarria ezarri, baliozkotu eta egiaztatu beharko du, honako metodo hauen bitartez:

  1. Elikagaiaren karakterizazioa: berezko parametroak (Ph, aw, gatza) eta kanpoko parametroak (tenperatura, prozesatzea, ontziratzea) berrikustea.
  2. Berrikuspen zientifikoa eta datu historikoak: egungo azterlanekin alderatu eta ekoizte-prozesuaren aurretiazko emaitzak aztertzea.
  3. Eredu prediktiboak: hazkundea hainbat agertokitan zenbatestea eta agertoki okerrenaren inpaktua ebaluatzea ahalbidetzen dute.
  4. Challenge test: L. monocytogenes inokulatzeko saiakerak, bakterioaren hazkunde-potentziala eta -tasa zehazteko.
  5. Iraunkortasun-azterlanak: naturalki kutsatutako produktuak ebaluatzea, benetako baldintzetan muga (100 ufc/g) gainditzen ez dela baieztatzeko.

Listeria monocytogenesaren kontrola Elikagaien Segurtasunerako Sisteman integratu behar da, bizitza baliagarriaren ezarpena, baliozkotzea, laginketaren bidezko egiaztapena eta derrigorrezko berrebaluazioa barne, osagaiak, prozesua, ontzia edo biltegiratze-baldintzak aldatzen direnean.

Eguneraketa data: 2026/03/13

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…