Klima-aldaketa eta elikagaien segurtasuna: AESANen berrikuspen zientifiko berria

AESANen batzorde zientifikoak txosten xehe bat argitaratu du, klima-aldaketak elikagaien
patogenoen transmisio-arriskuaren gainean duen eraginari buruzkoa.



Klima-ereduen aldaketek, hala nola euriak murriztu/areagotzeak, tenperaturak igotzeak eta kanpo-fenomeno gehiago egoteak, zuzeneko nahiz zeharkako eraginak dituzte osasun publikoaren gainean. Horien artean daude ureztatzeko ur segurua ez egotea, izurrien erresistentzia dela-eta produktu fitosanitarioak modu intentsiboan erabiltzea, hotz-katea kontserbatzeko zailtasunak eta ur-iturrietara kutsatzaile kimikoak eramaten dituzten uholdeen maiztasun handiagoa –hala nola, metal astunak edo pestizidak–.

Muturreko klima-gertaerak, hala nola bero-boladak, ekaitzak, eurite handiak eta lehorteak, gero eta maizago gertatzen dira eta gogorragoak dira. Fenomeno horiek honako hau eragiten dute:

  • Patogenoak ugaritzeko bidea ematen duten baldintzak, ura tratatzeko sistemari eragiten dietelako.
  • Animaliek gaixotasunen aurrean duten sentikortasuna handitzea, patogenoen iraizpena handituz.
  • Aldaketak gaixotasun kutsakorren denborazko ereduetan.
  • Bakterioen aurreko erresistentzia gainditzea, albaitaritzako antimikrobianoen erabilera intentsiboa dela eta. Klima-aldaketak bakterioen erresistentzia areagotzen du, tenperaturak eta ekosistemak aldatzen baititu, eta horrek animalien estresa areagotzen du eta antimikrobianoen erabilera sustatzen du.
  • Nekazaritza-eremu berrietan patogenoen bektoreak sartzea.
  • Laborantza-lurretara agente kutsakorrak garraiatzea, uholdeen bidez.

Txostenean AESANen iritziz intzidentzia izateko aukera handiena duten patogenoen zerrenda jaso da:

Taldea Generoa / Espeziea
Bacterioak Vibrio spp. (V. parahaemolyticus, V. vulnificus, V. cholerae) Salmonella spp. (S. enterica serovar Typhimurium, S. enterica serovar Enteritidis) Campylobacter spp. (C. jejuni, C. coli) Escherichia coli patogénico (EHEC O157:H7, EPEC, ETEC, EAEC, EIEC, DAEC) Aeromonas spp. (A. hydrophila, A. caviae, A. veronii biovar sobria, A. salmonicida, A. dhakensis, A. schubertii) Listeria monocytogenes Bacillus cereus Mycobacterium avium complex Shigella dysenteriae Leptospira spp. Enterococcus spp.
Onddoak Aspergillus spp. (A. flavus, A. parasiticus, A. carbonarius) Fusarium spp. (F. verticillioides, F. graminearum) Penicillium spp. (P. verrucosum, P. expansum) Alternaria spp.
Birusak Norobirusa, A hepatitisaren birusa, Errotabirusa, Enterobirusa, E hepatitisaren birusa, Koronabirusaren ondoriozko beherako epidemikoaren birusa (PEDV), Astrobirusa
Parasitoak Cryptosporidium spp. (C. hominis, C. parvum) Cyclospora cayetanensis Giardia duodenalis Toxoplasma gondii Ascaris spp. (A. lumbricoides, A. suum) Trichuris trichiura Trichinella spp. (T. spiralis) Echinococcus spp. (E. granulosus, E. multilocularis) Taenia spp. (T. saginata, T. solium) Fasciola spp. (F. hepatica) Paragonimus spp. Angiostrongylus spp. Anisakis spp. Capillaria spp. Toxocara spp. Trichostrongylus spp. Opisthorchis spp. (O. viverrini, O. felineus) Clonorchis sinensis

Bereziki kezkagarriak dira infekzio-dosi txikia duten patogenoak, hala nola birus enterikoak eta Campylobacter spp.; ingurumen-iraunkortasun handia dutenak, hala nola Mycobacterium avium konplexua; eta tenperaturaren eta pH-aren muturreko aldaketak jasaten dituztenak, hala nola Salmonella eta Escherichia coli. Gainera, patogeno batzuen kasuan, hala nola Coxiellaren kasuan, haizeak garraia ditzake, distantzia luzeak eginez eta dispertsiorako ahalmena handituz.


Lehentasunezko neurrien artean, AESANek honako hauek proposatzen ditu:

  • zaintza-sistemak indartzea teknologia emergenteekin eta plataforma digitalekin,
  • diziplina arteko ikerketa sustatzea,
  • arintze-politiketan nazioarteko elkarlana sustatzea,
  • osasun-azpiegitura hobetzea,
  • eta klima-aldaketari lotutako elikagaien arriskuei buruz herritarrek duten ezagutza indartzea.

Eguneraketa data: 2026/03/13

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…