Elikadura osasuntsua eta jasangarria haur-hezkuntzako lehenengo zikloan: adostasun-dokumentua

Bizitzaren lehenengo urteetan elikadurak ezinbesteko garrantzia dauka; izan ere, nutrizio-egoera ona emateaz gainera, bizitzaren gainerako etapetarako ohitura osasuntsuak hartzen lagundu dezake.

2010ean ikastetxeetako elikadurari buruzko adostasun-dokumentu bat onartu zen. Agiri horretan, hiru urtetik aurrerako ikasleentzako menuak programatzeko baldintza nutrizionalak ezarri ziren. Ondoren, gaiari buruzko zenbait araudi argitaratu dira, eta 2020an, 2021-2025 aldiko Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plan Nazionalean (PNCOCA) 16. programa gehitu zen berritasun gisa, ikastetxeetako (baita hauetarako ere: haur-hezkuntzako bigarren zikloa, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta hezkuntza berezia) elikadura-eskaintza ofizialki kontrolatzera bideratuta (eskola-menuak, salmenta-makinak eta kafetegiak).

AESANek, eskola-arloko ingurune osasuntsurako araudi eta ildoekin bat etorrita, “elikadura osasuntsua eta jasangarria haur-hezkuntzako lehenengo zikloan” adostasun-dokumentua argitaratu du.

Hona hemen dokumentuaren mezu nagusiak:

  • Haurrek kalitatezko elikadura eta nutrizioa eskuratzea bermatzearen xedea Europako Haur Bermearekin bat dator.
  • Hezkuntzako zerbitzuen estaldura handitzea eta kalitatea homogeneizatzea erabakigarria da hezkuntzarako eskubidea hobeto baliatzeko eta haurren osasuna hobetzeko errenta-maila baxuagoko etxeetan, epe laburrera eta luzera begira.
  • Eskola-jantokia hezkuntza-ekitaterako bultzatzailetzat; ikastetxean irauteko aukerak hobetzea ahalbidetzen du, bai eta errendimendu akademikoan eragina duten laguntza- eta jolas-jarduerez gozatzea ere.
  • 0-3 urte arteko haur-hezkuntza esparru egokia da eredu integral bat proposatzeko; eredu horretan, jantoki-proiektua hartuko da kontuan, ikuspegi holistiko gisa, 0-3 urte arteko aldiko nutrizioko, osasun publikoko eta pediatriako erakundeen gomendioei eta haurren premiei eta eskubideei erreparatuko die, eta errealitatea izango da, eremu despopulatu eta babesgabe guztietan ere ezartzen den heinean.
  • Ikastetxeetako ongizatearen eta babesaren koordinatzaileak (abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak ezarritako figura) eginkizun bereziki garrantzitsua dauka elikadura jasangarria eta osasuntsua bermatzearen garrantziari buruz kontzientziatzeko, bai eta gomendio horiek hezkuntza-komunitate osora zabaltzeko ere.

Adostasun-dokumentua: ELIKADURA OSASUNTSUA ETA JASANGARRIA HAUR-HEZKUNTZAKO LEHENENGO ZIKLOAN

Eguneraketa data: 2026/03/13

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…