Ez bota janaririk Gabonetan

Azken urteetan bezala, beste kanpaina batekin gatoz, euskal gizartea elikagaiak alferrik galtzearen inguruan kontzientziatzeko.

Mezuak eta aholkuak oraingoan etxeetan elikagaiak alferrik galtzeko arrazoi nagusian oinarrituko da: plateretan utzitako soberakinak. Mezu hauek Gabonetako denboraldian zabalduko dira sare sozialen eta irrati-iragarkien bidez. Gainera, erreferentziazko zenbait preskriptorek beren sareen bidez zabalduko dute kanpaina.

Sare sozialetan jarraitzera eta argitaratuko den edukia partekatzera animatzen zaituztegu, kanpainari ikusgarritasun handiagoa emateko.

Janariaezdabotatzen.eus tokian orrialde berri bat argitaratu dugu, non bideoak eta iragarkiak ikus daitezken.  Gainera, Gabonetan elikagaiak alferrik galtzearen aurkako gida txiki bat dago eskuragarri, 8 aholku erabilgarrirekin.

Eguneraketa data: 2026/03/13

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…