Aziendaren eta fauna basatiaren arteko gaixotasunen transmisioa kontrolatzeko gida berria

Animalien Osasunerako Mundu Erakundeak (OMSA) gidalerro berriak aurkeztu ditu gaixotasunen transmisioa murrizteko fauna basatia-azienda interfazean.


Azienda-fauna basatia interfazea bi taldeek baliabideak partekatzen dituzten guneetan sortzen da; ondorioz, patogenoak truka ditzakete. Dokumentu horren helburua da merkataritza segurua ahalbidetzea eta animalien osasuna babestea mugaz haraindiko gaixotasunetatik, hala nola txerri-izurri afrikarretik, hegazti-gripetik eta sukar aftosotik.

Dokumentuaren asmoa da ikuspegi praktiko bat ematea Albaitaritza Zerbitzu Ofizialentzat, honako puntu hauek barne hartuko dituena:

  • Arriskuaren ebaluazioa: faktore kritikoak identifikatzea, interakzio-guneak mapatzea eta unitate epidemiologikoak aztertzea (ustiategiak edo abere-taldeak).
  • Egokitutako protokoloak: egiaztatze-zerrendak aplikatzea eta ustiategi bakoitzerako ekintza-plan espezifikoak garatzea.
  • Murrizteko neurriak: esku hartzeko zazpi kategoria, hala nola fauna kudeatzea, instalazioak hobetzea, ur-puntuak kontrolatzea eta elikagaiak biltegiratzea.
  • Parte-hartzea eta komunikazioa: ekoizleak, albaitariak eta agintariak tartean sartzea, eta herritarrentzako informazio-kanpainak egitea.
  • Kontrola eta ebaluazioa: jarraipena egitea bisiten, datuen analisiaren eta metodo ez-inbaditzaileen bidez, neurrien eraginkortasuna egiaztatzeko.

OMSAk ohartarazi du ekintza horiek ez dituztela gaixotasunak erabat desagerrarazten, baina nabarmen murrizten dutela espezieen artean kutsatzeko arriskua eta merkataritza segururako ebidentzia babesten dutela. Gidak nabarmentzen du oso garrantzitsuak direla sektoreen arteko lankidetza eta prestakuntza espezializatua.

Eguneraketa data: 2026/03/13

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…