Dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertaketa-eremua zabaltzea

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) iragarri du zabaldu egin duela dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertaketa-eremua, gaixotasunak aurrera egin baitu Frantzia hegoaldean.


Neurri hori Albaitaritzako Osasun Alertaren Sareko Batzordeak (RASVE) adostu du, eta honako eskualde hauek hartzen ditu: Aragoi, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoko eskualdeak, Frantziako mugatik hurbil daudenak. Hala, azienda babesteko prebentziozko hesi bat sortu du.

Eremua zabalduta, I. txertaketa-eremuak behien 6.849 ustiategi eta 586.468 animalia hartuko ditu Katalunian, Aragoin, Nafarroak eta Euskal Autonomia Erkidegoan. Gainera, txertatzen jarraituko da Kataluniako eremu murriztuan. Eremu horretan, 17 foku detektatu ziren urrian, eta dagoeneko estalduraren ia % 100 lortu da.

Azken eguneratzetik hona, Frantziak bi foku berri jakinarazi ditu Ekialdeko Pirinioetan eta Garona Garaian, eta guztira 115 foku. Espainian ez dira kasu gehiago erregistratu urriaz geroztik. Frantziako agintariek kaltetutako departamenduetako aziendaren % 61,8 txertatu dute, eta zenbait neurri indartu dituzte, hala nola feriak debekatzea eta behien mugimendua derrigorrez jakinarazi behar izatea.

Irudi honetan ikus daiteke aipatutako zabalkuntza eta EAEren zati bat nola hartzen duen:

Ministerioak jarraitzen du erositako txertoak autonomia-erkidegoei banatzen, eta, horrez gain, zaintza epidemiologikoari eutsi zaio, gaixotasuna heda ez dadin.

Eguneraketa data: 2026/03/13

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…