Azido sorbikoaren eta potasio sorbatoaren erabilera tratamendu terminokorik jaso ez duten barazki-mousseetan

Batzordearen 2025/2060 (EB) Erregelamendua argitaratu da; horren bidez, aldatu egin da elikagai-gehigarriei buruzko 1333/2008 (EE) Erregelamenduaren II. eranskina. Azken horrek baimentzen du, halaber, azido sorbikoa (E 200) eta potasio sorbatoa (E 202) erabiltzea, kontserbagarri gisa, tratamendu termikorik jaso ez duten barazki-mousseetan.

Tratamendu termikorik jaso ez duten barazki-mousseek 3,5 eta 5,5 arteko pH-a dute, eta ezin dira pasteurizatu edo esterilizatu, leuntasuna eta egitura bezalako propietate organoleptikoak suntsituko liratekeelako.

Kontserbagarriak erabiltzea nahitaezkoa da produktuaren segurtasun mikrobiologikoa bermatzeko bizitza baliagarri osoan. Frogatu da potasio sorbatoa (E 202) eraginkorra dela pH azidoa (7,4tik behera) duten produktuekin, ez baitu efektu negatiborik uzten zaporean. Baimendutako gehieneko dosia hau da: 500 mg/kg.

Azido sorbikoa (E 200) eta potasio sorbatoa (E 202) baimenduta zeuden jada konbinatuta erabiltzeko elikagaien sorta zabal batean, postre mota askotan barne.

EFSAk (Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritza) eguneko ingestio onargarriaren (EIO) balio bat ezarri zuen 2019an azido sorbikorako eta potasio sorbatorako: 11 mg gorputz-pisuaren kg bakoitzeko eta eguneko.

Batzordearen 2025/2060 (EB) Erregelamendua, 2025eko urriaren 14koa, zeinaren bidez aldatzen baita Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1333/2008 (EE) Erregelamendua, azido sorbikoaren (E 200) eta potasio sorbatoaren (E 202) erabilerari dagokionez tratamendu termikorik jaso ez duten barazki-mousseetan

Eguneraketa data: 2026/03/12

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…