Sukar aftosoaren deklarazioa Hungarian



MAPAk duela gutxi informazio-ohar bat argitaratu du, eta berretsi egin du Hungarian sukar
aftosoaren fokua dagoela.


2025/01/10ean SAren foku bat deklaratu zen uretako bufaloen ustiategi estentsibo batean, Brandenburgoko estatuaren ekialdean (Alemania). Horren ildotik, Hungariako albaitaritza-agintaritzek 2025/03/07an jakinarazi zuten herrialdearen iparraldean sukar aftosoaren (SA) foku bat detektatu dela, 1.418 esne-behiren ustiategi batean.

Hungariako albaitaritza-zerbitzu ofizialek, martxoaren 5ean, SArekin bat datorren sintomatologia egiaztatu zuten, hala nola sukarra, listu-jariatzea, besikulak ahoko mukosetan eta behatz arteetan, ur eta pentsu gutxiago kontsumitzea, heriotza-tasa altua barne (zekorren % 80k sukarra zuen), etab. Ondoren, laginak bildu eta gaixotasunaren Erreferentziazko Laborategi Nazionalera bidali zituzten, eta martxoaren 6an egiaztatu zen sukar aftosoaren birusa zegoela. Oraindik ez da zehaztu zeion den birusaren serotipoa.

Berehala, Hungariako agintariek 687/2020 Erregelamendu Delegatuan ezarritako kontrol-neurri guztiak hartu zituzten, besteak beste:

  • Eragindako ustiategia geldiaraztea.
  • Ustiategiko animaliak sakrifikatzea eta birusa izan dezaketen produktuak suntsitzea.
  • Fokuaren inguruan 3 eta 10 km-ko babes- eta zaintza-eremua ezartzea.
  • Horretaz gain, honako prebentzio-neurri hauek hartu dira: 72 orduz animalien mugimendu guztiak eten dira, martxoaren 17ra arte eskualdean animaliak elkartzea debekatu da, baita eremu horretan ehiza egitea ere, eta gune turistikoetan harrapatutako animaliak giltzapetu beharko dira.

Ez dakite zein den ikertzen ari diren birusaren jatorria, baina, momentuz, ikerketa epidemiologikoko emaitzek adierazten dute ez dela animalia berririk sartu eragindako ustiategian, eta irteerak trazatzen ari dira.

Nahiz eta mugimendu horietatik bat ere ez zetorren murrizketa-eremutik, MAPAk jakinarazi du azken 60 egunetan Hungariatik SA izan dezaketen espezieetako animaliak jaso dituzten autonomia-erkidegoek azterketa egin behar dutela berehala helmuga-ustiategietan.

EBn, Alemanian egondako SAren azken agerraldiaren ostean, fokuaren inguruan 6 km-ko murrizketa-eremua mantentzen da, eta, aurreikusita dago apirilaren 11n kentzea. Oraingoz, ez da inolako lotura epidemiologikorik aurkitu bi foku horien artean.

Sukar aftosoa Animalien Osasunerako Mundu Erakundearen (OMSA) gaixotasunen zerrenda bateratuan eta EBren A kategoriako gaixotasunen zerrendan dago. Zerrenda horietan normalean ez dauden eta estatu kideek lurraldean detektatu bezain laster kontrolatu eta desagerrarazi behar dituzten gaixotasunak jasotzen dira. Hortaz, MAPAk honako gomendio hauek egin ditu:

  • Garraiobideen garbiketa- eta desinfekzio-protokoloak sendotzea.
  • Dagoen arriskuarekiko sentsibilizazioa sendotzea.
  • Ustiategietan zaintza pasiboa egitea.
  • Gaixotasunaren susmoa dagoenean agintari eskudunei berehala jakinaraztea.

SAri buruzko informazio gehiago esteka honetan:

Eguneraketa data: 2025/08/29

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…