Home/Abeltzaintza / Betekizunak sektoreka / Esne abeltzaintza / Elikadura esne-abeltzaintzan

Elikadura esne-abeltzaintzan

Higiene betekizun orokorrak

Ustiategietan pentsuen kutsadura-arriskuaren maila ahalik eta txikiena izan dadin, pentsuen higieneari buruzko 183/2005 Araudiko III. Eranskinean jasotako jardunbide egokiak bete behar dira:

  • Erregistratutako eta/edo baimendutako enpresetatik datozen pentsuak erabiltzea
  • Elikadura-ekipoak garbi eta egoera onean mantentzea
  • Pentsuak modu egokian biltegiratzea
  • Izurriteak kontrolatzeko sistema ezartzea
  • Kalitate egokiko edateko ura erabiltzea

Buenas prácticas en materia de alimentación de animales (Anexo III R (CE) 183/2005)

Elikagaien ekoizpen propioa ustiategian

Pentsuak ustiategietan bertan ekoizten direnean:

  • Elikagaiak gehigarririk eta gehigarrien aurre-nahasketarik erabili gabe egiteko (siloratzean erabilitakoak salbu), 183/2005 Araudiko I. Eranskineko betekizunak bete behar dira.
  • Elikagaiak gehigarriak eta gehigarrien aurre-nahasketak erabiliz egiteko (siloratzean erabilitakoak salbu), 183/2005 Araudiko II. Eranskineko betekizunak bete behar dira.

Siloratze egokiari buruzko infografia– Eusko Jaurlaritza, Foru-aldundiak.

Requisitos elaboración propia de piensos (Anexo I GBPH vacuno lechero – ACSA)

Erregistroak

Beste alde batetik, ustiategietan elikagaien higieneari buruzko 852/2004 Araudiko I. Eranskineko A zatiko III. atalean zehaztutako erregistroak mantendu behar dira.
Horietako bat da animaliei ematen zaizkien elikagaien izaera eta jatorria:

  • Hornitzailea
  • Pentsu-sortaren/albaranaren zenbakia
  • Pentsua hartzen duten animalia-sortaren identifikazioa
  • Pentsua zein egunetan eman den eta kopurua
  • Elikagaiei ezarritako kontrolen emaitzak

Erregistroak (852/2004 Araudiko I. Eranskineko A atala)

Legeria

Informazio interesgarria

Eguneraketa data: 2026/02/20