Home/Abeltzaintza / Betekizunak sektoreka / Esne abeltzaintza / Animalien identifikazioa esne-abeltzaintzan

Animalien identifikazioa esne-abeltzaintzan

Animalien identifikazioa

Animalien osasunari buruzko 8/2003 Legeak ezartzen du animaliak dauden abeltzaintza-ustiategiko titularrei (arduradunei) dagokiela animaliak identifikatzea.
Honako hauek dira animaliak identifikatzeko oinarrizko elementuak:

  • Identifikazio-moduak: espeziearen arabera. Behi, ardi, ahuntz eta zaldien kasuan, identifikazioa indibiduala da.
  • Informatizatutako datu-basea: Animaliak Identifikatzeko Banakako Erregistroa (AIBE).
  • Mugimendu-dokumentuak: jatorrizko ustiategiaren, helmugaren eta mugimenduaren datuak.
  • Ustiategiko erregistro-liburua: eskuz edo informatizaturik, agintaritza eskudunaren esku jarrita, azken oharretik gutxienez hiru urte igaro direnean.

Ardiak eta ahuntzak identifikatzea

Espainian ardi eta ahuntzen identifikazioa 685/2013 Errege Dekretuak arautzen du.
Honako hauek dira ardi- eta ahuntz-espezieak identifikatzeko elementuak:

  • Identifikazio-moduak: oro har, animaliak hori koloreko plastikozko krotalo baten bidez identifikatzen dira. Zehazki, krotaloak eskuin belarrian jartzen dira, eta, horrekin batera, bolo erruminala sartzen dute. Hala belarriko krotaloak nola identifikatzaile elektronikoak identifikazio-kode bera izango dute.
  • Informatizatutako datu-basea: Animaliak Identifikatzeko Banakako Erregistroa (RIIA).
  • Mugimenduari edo lekualdatzeari dagozkion dokumentuak, jatorrizko ustiategiari, helmugari eta mugimenduari buruzko datuak jasotzen dituztenak.
  • Ustiategiko erregistro-liburua: ustiategiko datu nagusiekin (errolda, sarrerak, irteerak, altak, bajak).

Ardi eta ahuntzen trazabilitatea – MAGRAMA

Behiak identifikatzeko betekizunak

Behien identifikazioa 1980/1998 Errege Dekretuak eta beren aldaketek arautzen ditu (MAGRAMAren web orrialdeko legedia).
Honako hauek dira behi-espezieak identifikatzeko elementuak:

  • Belarrietako markak: plastikozko bi krotalo ezartzen dira, belarri bakoitzean bat, eta identifikazio-kodigo bakarra dute. Kodeak honako karaktere hauek ditu:
    • ES kodeak Espainia identifikatzen du.
    • Agintaritza eskuduna nor den zehazten duen zenbakia.
    • Egiaztatze- edo kontrol-zenbakia.
    • Autonomia Erkidegoa identifikatzen duten bi zenbaki.
    • Animaliaren banakako identifikaziorako zortzi zenbaki.
  • Informatizatutako datu-basea: Animaliak Identifikatzeko Banakako Erregistroa (RIIA).
  • Behiak Identifikatzeko Dokumentua (DIB): animalien lekualdatze guztietan eramango da.
  • Ustiategiko erregistro-liburua: ustiategiko datu nagusiekin (errolda, sarrerak, irteerak, altak, bajak).

Behien trazabilitatea – MAGRAMA

Eguneraketa data: 2026/02/20

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad