Home/Etiketatzea / Kalitate bereiztua

Kalitate bereiztua

Kalitate bereizia duten elikagaiak EBren araudiaren babespean daude. Hain zuzen ere, araudi horrek bermatu egiten du gainerako produktuei ezarritako betekizunak baino betekizun zorrotzagoak betetzen dituztela.

1151/2012 Araudia (EB), Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, Nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideei buruzkoa

Jatorrizko Izendapen Babestua (JIB)

Eskualde baten, leku jakin baten edo, egoera berezietan, herrialde baten izena, nekazaritzako produktu bat edo elikagai bat izendatzeko balio duena:

  • Jatorriz eskualde, leku zehatz edo herrialde jakin horretakoa,
  • Kalitatea edo ezaugarriak funtsean edo esklusiboki ingurune geografikoaren ondorio direnean, faktore naturalak eta giza faktoreak direla eta, eta
  • Ekoizpena, eraldatzea eta elaborazioa eremu geografiko mugatuan egiten denean.

Gaur egun EAEn sei JIB daude:

Adierazpen Geografiko Babestua (AGB)

Eskualde baten, leku jakin baten edo, egoera berezietan, herrialde baten izena, nekazaritzako produktu bat edo elikagai bat izendatzeko balio duena:

  • Jatorriz eskualde, leku zehatz edo herrialde jakin horretakoa denean,
  • Kualitate zehatz bat, ospea edo jatorri geografiko horri egotz dakiokeen bestelako ezaugarriren bat duenean, eta
  • Ekoizpena, eraldatzea eta elaborazioa eremu geografiko mugatuan egiten denean.

Gaur egun, EAEn bi AGB daude:

Espezialitate Tradizional Bermatua (ETB)

Kategoria bereko beste elikagai batzuetatik bereizten dituzten ezaugarri espezifikoak dituzten produktuak dira. Gainera, nekazaritzako produktu edo elikagai horiek lehengai tradizionalak erabilita ekoitzi behar dira; bestela, osaerak eta ekoizpen edo eraldatze-moldeak tradizionalak izan behar dute.

Berme-markak

Berme-marka izan daitezke grafikoki adieraz daitekeen edozein zeinu, betiere enpresa askok erabiltzen dituztenean titularraren kontrolpean edo baimenarekin. Zehazki, berme-markek ziurtatzen dute dagozkien produktu edo zerbitzuek betekizun komun batzuk betetzen dituztela; bereziki, produktuaren zein ematen den zerbitzuaren kalitateari, osagaiei, jatorri geografikoari, betekizun teknikoei edo ekoizteko moduari dagokienez.

Gaur egun, Euskadin honako berme-marka hauek daude, EUSKOLABEL kalitate-markaren izenpean:

Kalitate produktuak – EUSKOLABEL

Eguneraketa data: 2026/03/13