Arriskuen analisi eta kontrol-puntu kritikoen gidaliburua garagardogintza sektorearentzat

Gidaliburu honen helburua da garagardo-industrian Arriskuen Analisi eta Kontrol Puntu Kritikoen (AAKPK) sistema propioak garatzen laguntzea.

Elikagaien higieneari buruzko 852/2004 (EE) Erregelamenduaren 5. artikuluaren arabera, “elikagai-enpresetako operadoreek AAKPKaren printzipioetan oinarritutako autokontrol‑sistema sortu, aplikatu eta mantendu behar dute”. Erreferentziazko dokumentu horrek operadoreek borondatez ezar dezaketen tresna izan nahi du, higieneari buruzko araudia aplikatzeko eta garagardoa egitean elikagaien segurtasuna bermatzeko.

Jardunbide egokien programei (JEP) buruzko hiru atal jasotzen ditu, AAKPK sistema garatzeko egin beharreko urratsez gain.

Guia APPCC cerveza
  • Higiene-jardunbide egokiak: enpresaren barruan Elikagaien Segurtasunari buruzko Kultura sustatzeko prestakuntza plan bat, garbiketa‑planak, izurri eta hondakinen kontrola, etab.
  • Manipulazio-jardunbide egokiak:  elementu kimiko eta fisikoen kontrolean, alergenoen kontrolean, trazabilitate eta birprozesuen kontrolean, etiketen eta bizitza baliagarriaren kontrolean, produktuak kentzeko kontrol-planean eta kutsadura prebenitzeko neurrietan.
  • Kudeaketa-jardunbide egokiak: hornitzaileen kontrolean eta gorabeheren kudeaketan.
  • AAKPK sistema garatzeko urratsak: hala nola elikagaien segurtasunaren arloko arriskuen ebaluazioa eta prebentziozko ikuspegian oinarritutako kontrol‑neurriak aplikatzea.

Dokumentua Cerveceros de España elkarteak argitaratu du eta AESANen babesa du.

Eguneraketa data: 2025/07/23

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…