Arrisku emergenteak Europan, 2023an

EFSAk urteko txostena argitaratu du, 2023an gaixotasun emergenteak identifikatzen parte hartu duten talde guztien jarduerak (Arrisku Emergenteak Trukatzeko Sarea (EREN); Arrisku emergenteekiko alderdi interesdunen Taldea (StaDG-ER); eta EFSAren zientzia-panelak) laburbiltzen dituena.


Arrisku emergenteak

Guztira, 32 gai emergente eztabaidatu ziren 2023an. Gai horiek arriskuaren arabera sailkatu ziren: biologikoak (9), kimikoak (17), biologiko eta kimikoak (2), beste batzuk (2), teknologia edo prozesu berria (2).

  • Horietako 5 arrisku emergentetzat hartu ziren, emergente gisa sailkatzeko 4 irizpideen arabera: arrisku berria, esposizio berria edo gorantz doan esposizioa, talde sentikor berria eta faktore abiarazle berria.
    • Irlandako eta Europar Batasuneko araztegietan erabiltzen den Z15 nanomateriala.
    • Gailu elektronikoetatik eratortzen diren eta elikagaietan eta pentsuetan dauden elementuak.
    • Alkohola ordezteko edariak, belar aromatikoz egindakoak.
    • Henipabirusaren hedapena, ingurumen-aldaketen ondorioz.
    • Gaixotasun hemorragiko epizootikoa.
  • 7 ez ziren gaixotasun emergentetzat hartu.
  • 20 ezin izan ziren gaixotasun emergente gisa baliozkotu,horiei buruzko informazio gehiago behar baitzen.

Gainera, 46 gai estatu kideen miaketa-jardueren ondorioz azaldu ziren. Hala ere, informazioa egokia eta nahikoa zen aztertzeko aurretiaz egindako ebaluazioaren ondoren, baztertu egin ziren aurrerago ebaluatzeko.


Arrisku emergenteak identifikatzeko prozedura

2023an, EFSAk ingurumena eskaneatzeko eta aukera estrategikoak definitzeko prozesua aplikatzen jarraitu du, Arrisku Emergenteak Trukatzeko Plataforma (ERAP) garatuta. Plataforma horren helburua da arrisku emergenteen analisi-jarduera guztiak zentralizatzea.

Gainera, estali beharreko zientzia-eremuak asko eta handiak direnez, EFSAk Europar Batasunetik haragoko lankidetza-sarea sortu du.

Azkenik, EFSAk ingurumenaren arloan egiten duen lana gehiago ikusarazteko, FoodSafeR hub digitala jarri du abian,EFSAren jardueren berri emateko munduko profesionalei, eta sei hilez behin argitaratzen den “Emerging Risks Update” buletina sortu du. Buletin horrek honako hauei buruzko informazio garrantzitsua ematen du: ERENen eta StaDG-Eren arteko bilerak, albiste eta argitalpen berriak, ingurumenaren azterketarekin lotutako hurrengo ekitaldi eta jardunaldiak.

 

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…