Oilasko haragian Campylobacterra kontrolatzeko neurriak

FAO/OMEren Arrisku Mikrobiologikoen Ebaluazioari buruzko Adituen Batzordeak (JEMRA) gizentzeko oilaskoen eta oilasko‑haragiaren ekoizpenean Campylobacterren espezie termotoleranteak (C. jejuni eta C. coli) kontrolatzeko informazio zientifiko berri eta garrantzitsuena ebaluatu du.

Ebaluazio horretako emaitzak eta gomendioak baliagarriak dira bai estatuko zein nazioarteko arriskuen ebaluatzaile eta kudeatzaileentzat, bai nekazaritzako elikakatean lan egiten dutenentzat, eskortako hegaztietan arriskua kontrolatzeko.

Aplikazio eremua

Gizentzeko oilaskoen ekoizpen primarioa, salmenta‑establezimenduak eta kontsumitzaileen manipulazioa.

Helburuak

  1. Campylobacterra kontrolatzeko neurrien ebidentziaren kalitatea eta kantitatea zehaztea.
  2. Campylobacterra kontrolatzeko neurrien eragina ebaluatzea gizentzeko oilaskoen ekoizpen‑katean.
  3. Campylobacterra kontrolatzeko arriskuan oinarritutako esku‑hartzeak zehaztea gizentzeko oilaskoen ekoizpen‑katean, ekoizpenaren aurretik eta ondoren.
  4. Oilasko‑haragian Campylobacterra eta Salmonella kontrolatzeko Codexaren gidalerroak (CXG 78‑2011) aztertu eta berrikustea.

Ondorioak

Adituek gomendatzen dute ekoizpen‑ eta prozesatze‑faseetarako egokiak diren esku‑hartze anitzen konbinazio bat erabiltzea oilasko‑haragian Campylobacterraren kutsadura murrizteko.

  • Esku‑hartzeak ekoizpen primarioan
    • Biosegurtasun‑ eta kudeaketa‑ikuspegiak
    • Txertaketan oinarritutako ikuspegiak
    • Bakteriofagoetan oinarritutako ikuspegiak
    • Pentsuetarako eta urerako gehigarriak: azido organikoak, probiotikoak eta landare‑gehigarriak
  • Esku‑hartzeak eraldaketan
    • Higiene‑jardunbide egokiak (HJE)
    • Esku‑hartze fisiko eta/edo kimikoen bidez prozesatzean neurri eraginkorren konbinazioaren ikuspegia
  • Esku‑hartzeak prozesatu ondoren
    • Kozinatzea:
    • HJEak aplikatzea
    • Izoztea
    • Marinatzea
    • Irradiazioa

Ziurgabetasunak

Adituek aitortzen dute badela datu‑hutsunerik eta teknologia berriek ikuspegi esperantzagarriak eskain ditzaketela oilasko‑haragian Campylobacterra murrizteko.

Gainera. industria‑globalizazioak, munduko biztanleriaren hazkundeak, klima‑aldaketak eta eskualde espezifikoetan animalia‑proteinen eskariaren hazkundeak kontrol‑neurrien ebaluazio‑behar berriak bideratuko dituzte.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…