Elikagaien bidez transmititutako infekzio larrien jakinarazpenak igo egin dira 2022an

Elikagaien bidez transmititutako infekzioak, listeriosia eta Escherichia coli STEC, hazten ari dira EBn, eta 2022an pandemia aurreko mailak gainditu dira.

ECDCk oraintsu argitaratutako 7 txostenetako datuak dira eta jarraian daude, labur, ondorio nagusiak.

Bi gaixotasun horiek sintoma larriak eragin ditzakete gizakiengan: Listeriosiak meningitisa, sepsia eta berezko abortua eragin ditzake emakume haurdunetan; STEC infekzioak, aldiz, giltzurrunetako hutsegiteak eragin ditzake haur txikietan.

Salmonella eta Campylobacter-ekin lotutako jakinarazpenetan ez zen hazkunderik egon, nahiz eta elikagaien eta uraren bidez transmititutako gaixotasunen kasu gehienak eragiten dituzten.

Listeriosi eta yersiniosi jakinarazpenak azken 10 urteetako handienak izan ziren 2022an.

STEC bidezko eta Sindrome Uremiko Hemolitikoari (SUH) lotutako STEC bidezko infekzioentzat antzeko patroia behatu zen, eta 2011n baino ez zen gainditu patroi hori, kimu freskoei lotutako STEC agerraldi handi bat egon zenean Europan.

Listeriosiari dagokionez, goranzko joeraren balizko azalpenetako bat adin handiko biztanleriaren hazkunde erlatiboa da, gaixotasun larriren bat jasateko arrisku handia baitute. Gainera, garrantzitsua da kontuan izatea immunokonprometitutako pertsonek zaurgarritasun handiagoa dutela heldu osasuntsuekin alderatuz gero.

E

Campylobakteriosiari dagokionez, Europako herrialdeen heren batek makrolidoekiko erresistentzian beheranzko joera ikusi zuten, bereziki esanguratsua Campylobacter coli-ri dagokionez. Albiste positiboa da, makrolidoak gero eta garrantzitsuagoak baitira gizakiei elikagaien bidez transmititutako infekzio larriak tratatzeko, are gehiago fluorokinolonekiko erresistentzia hazten ari delako Salmonellan nahiz Campylobacter-en. Makrolidoekiko erresistentziaren beheranzko joera horren balizko zergatietako bat albaitaritzan antimikrobiano mota horiek minimizatzeko egiten ari diren ahalegina da.

Salmonellosi, campylobakteriosi eta shigelosi kasuak oraindik ere pandemia aurreko zifrak baino askoz beherago daude. Beheranzko horren balizko arrazoietako bat pandemia ondoren pertsonen jokabidean egondako aldaketa izan daiteke, hau da, etxetik lan egin, kanpoan jatera gutxiago joan eta bidaiak murriztu.

Enfermedades alimentarias

Gainera, azken bost urteetan beheranzko nabarmena izan dute A hepatitisaren kasuek EBn. Beheranzko joera horretan eragina izan duten faktoreetan prebentzio-neurriak daude, hala nola eskuak ongi garbitzea, eta arrisku taldeetan txertoak onarpen handiagoa izatea. A hepatitisaren transmisioari buruzko kontzientzia handiagoak ere eragina izango zuen.

Eguneraketa data: 2025/07/21

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…