PBDE sugar-atzeratzaileei buruzko EFSAren ebaluazio berria

EFSAren CONTAM panelak difenilo-eter polibromatuen (PBDE) arriskuaren ebaluazio berria egin du, eta ondorioztatu du litekeena dela Europako biztanleriaren PBDEekiko egungo esposizio dietetikoak osasun-arazo bat planteatzea. Txostenean ikerketa-beharrak identifikatzen dira, eskura dagoen ebidentzia zientifikoa areagotzeko, arriskuaren ebaluazioa findu ahal izateko.

Difenilo eter polibromatuak (PBDE) luze-zabal erabili ziren sugar-atzeratzaile gisa kontsumoko produktu eta produktu elektriko askotan, produktu osoaren pisuaren % 5-30 arteko proportzioetan. PBDE-en berezitasuna da ez direla molekula mailan atxikitzen aplikatzen zaizkion produktuari (eskuarki plastikoak edo zuntzak), eta, beraz, ingurumenean barreiatzen dira. Gainera, PBDE-en kidekoek iraunkortasun handia dute ingurumenean eta biologikoki oso metagarriak dira elikakatean. EFSAren ebaluazioak kideko hauek ditu aztergai: BDE- 28, -47, -49, -99, -100, -138, -153, -154, ‑183 eta -209.

Ekiteko moduari buruzko ondorioak

PBDE-ek kaltzio mitokondrialaren homeostasian esku hartzen dutelako gero eta ebidentzia handiagoak daude, eta, ondorioz, oxidazio-estresa eta apoptosia eragiten dute zelula neuronaletan.

Ikusi da, zehazki, BDE-209 neurotoxikoa dela hormona tiroideorako.

PBDE-ek eta horien metabolitoek aril hidrokarburoen hartzaileen (AHR) agonista edo antagonista ahul gisa jardutearen ebidentzia batzuk daude.

Eskuragarri dagoen ebidentziak iradokitzen du zenbait PBDE gai direla androstanoaren hartzaile konstitutiboaren/pregnanoaren X hartzailearen (CAR/PXR) adierazpen genetikoa aktibatzeko.

In vitro ikerketak oinarri hartuta, taldeak ondorioztatu du PBDE-ek kalteak eragin ditzaketela DNAn, zeharkako ekintza-mekanismo baten bitartez.

Efektu kritikoak eta dosi-erantzunen analisiak

CONTAM taldeak ondorioztatu zuen jokabidearen gaineko garapen neurologikoaren efektuak eta ugalketa-/garapen-efektuak arriskua karakterizatzeko efektu kritikoak direla.

Esposizioa

Europako dietaren bidezko esposizio handiena BDE-209k eragiten du, eta, ondoren, BDE4-7k; biek ala biek esposizio-maila handiagoak dituzte haurretan. BDE-49ren eta -138ren esposizio baxuena haurtxoek dute; aldiz, BDE-49ri eta -209ri dagokionez, esposizio baxuena helduek dute.

Esposizio handiena dakarten dietako elikagai-produktuak hauek dira:

BDE-28, -99, -153, -183 eta -209: Haragia eta haragikiak.

BDE-47 eta -100: Arrainak, anfibioak, narrastiak eta ornogabeak.

BDE-49, -138 eta -154: Animalia- eta landare-koipeak.

Arriskuaren karakterizazioa

Ondorioztatu zen datu toxikologikoak ez dituzten kidekoekiko esposizioak (BDE-28, -49, -100, ‑138-, -154, -183) ez duela eragin handirik, suposatuz ez direla BDE-47 baino toxikoagoak.

Taldeak uste du PBDE-ek osasun-arazoak ekar diezazkieketela adineko pertsonei, haurrei eta nerabeei, baina datuetan zalantza handia dago.

Ondorioztatu da gizakion esnean neurtutako batezbesteko esposizio-mailak ez dietela osasun-arazorik eragiten haurtxoei.

Osasun-arazoak eragiteko aukera txikiagoa da efektu neurokonduktualetarako ugalketa-/garapen-efektuetarako baino.

Orokorrean, CONTAM taldeak ondorioztatu zuen emaitzetako esposizio-mailek indartzen dutela litekeena dela Europako biztanleriak gaur egun PBDE-ekiko duen esposizio dietetikoak osasun-arazoak sortzea.

Gomendioak

Azkenik, txostenak arriskuaren ebaluazioa fintzeko zenbait gomendio ematen ditu, nagusiki honako hauei buruzko informazioa areagotzeko zuzenduta daudenak:

  • PBDE-en presentzia haurren formuletan.
  • Giza toxikozinetikak, hala nola xurgapena, amatik feturako transferentzia eta edoskitzaroko transferentzia.
  • Zenbait kidekoren arriskua identifikatu eta karakterizatzea, batez ere BDE-153an.
  • Jokabide neuronalean, ugalketan edo garapenean egon litezkeen kontrako efektuei eta tiroideoaren funtzioaren gaineko eraginari buruzko informazioa.
  • Animaliekin egindako ikerketetan hautemandako ondorioak gizakietan detektatutako kontrako efektuekin parekatzea. Etorkizuneko ikerketak PBDE-en kideko anitzekiko eta beste kimiko batzuekiko esposizio konbinatuaren ebaluaziora bideratu beharko lirateke.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad