EFSAren adierazpena: H1N1 gripe berria eta elikagaiak kutsadura iturri gisa – EFSA 2010

EFSAk adierazpen bat argitaratu du, H1N1 gripea elikagaien bidez transmititzeko aukerari buruzko txostena egin ostean. Adierazpen horrek honako ondorio hauek biltzen ditu:

  1. Antzeman da gizakiak birusa transmititu ahal diola hegazti- eta txerri-aziendari. Nolanahi ere, gaur egunera arte ez dago ebidentziarik alderantzizko transmisioa (aziendarengandik gizakiengana) gerta daitekeela ziurtatzeko.
  2. Birusa ez da haragira iristen eta ez du kolonizatzen. Hala ere, aurki daiteke karga biral txikia duen haragia.
  3. Haragi kontsumoaren bidez, gizakia kutsa badaiteke ere, ziurrenik, birusa inaktibatu egingo da hesteetara iritsi aurretik.
  4. Haragia egoki prestatuz gero, segundo gutxitan murriztu dezakegu karga birala.
  5. Animaliak zatikatzeko ekipamenduetan erabiltzen diren desinfektatzaile gehienek inaktibatu egiten dute birusa.

Gauzak horrela, txostenak ondorioztatzen du txerri- eta hegazti-haragiak ez direla kaltegarria kontsumitzaileen osasunerako (H1N1 gripea elikagaien bidez transmititzeko aukerari dagokionez).

H1N1 berriaren gaineko txostena

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…