Ikerketa emaitzak transferitzeko XII Jardunaldiak elikagaien segurtasunari eta elikadura jasangarriari buruzko proiektuak aurkeztu ditu

70 pertsonak, horien artean, teknologia-zentroetako eta unibertsitateetako ikertzaileek, euskal elikadura-ekosistemako eragileek eta euskal administrazioko teknikariek, parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza eta Osasun sailek eta ELIKA Fundazioak Eusko Jaurlaritzaren egoitzan antolatutako Ikerketa emaitzak Transferitzeko XII. Jardunaldian.


Transferentzia Jardunaldiaren hamabigarren edizio hau ELIKAk koordinatutako Baserritik Mahaira 2022-2026” Ikerketarako Euskal Planaren bigarren fasearen barruan kokatzen da, elikadura sistema iraunkorragoetara eta seguruago eta osasungarriagoetara igarotzeko Europako eta nazioarteko politika eta estrategiei erantzunez.


Ikertzaileek 2024an garatutako 8 ikerketa-proiekturen emaitzak aurkeztu dituzte, bi multzotan banatuta:

  1. Elikagaien segurtasunaren eremua: kutsatzaile kimikoak erlauntzetan, bakterio patogenoen aurkako bakteriofagoak, elikagaien segurtasuna ontzi izozkailuetan eta egurraren erabilera gaztak ontze prosezuan.
  2. Elikadura jasangarriaren eremua: elikagai-soberakinak berrerabiltzea, abeltzaintzatik eratorritako metano-isuriak murrizteko produktu eta elikadura-estrategia berriak garatzeko.

Eguneraketa data: 2025/05/06

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…