FOODRUS ekitaldia hasten da: elikagaien xahuketa murriztuz!

Horizon 2020ko FOODRUS proiektuaren helburua da Europan tokiko elikagai-sistema erresilienteak eraikitzea eta, horretarako, nekazaritza-elikagaien balio-katean zehar zenbait konponbide zirkular garatzea elikagaien galera eta xahuketa murrizteko.

Zeregin hori betetze aldera, Nafarroan funtsezko 3 ekitaldi egiten ditugu gaur eta bihar. Hona hemen horien helburua:

  • Elikagaien xahuketaren aurkako Europako, Estatuko eta eskualdeko estrategiak aurkeztea.
  • Estrategiak gauzatzeko elikagaien balio-kateko aktoreen erronkei buruz kontzientziatzea.
  • FOODRUS proiektuko konponbideei eta eskualdeko nahiz Estatuko beste ekimen batzuei esker, zenbait erronka nola konpondu daitezkeen aurkeztea.
  • Elikagaien xahuketaren eta galeraren arloan Kataluniak (proiektuari atxikitako eskualdea) egindako urratsak aurreratzea, FOODRUS eredua errepikatzeko.

1. Tailer nazionala (urtarrilak 31 eta otsailak 1)

Lehenik eta behin, ELIKA eta ARCren laguntzaz, AINek antolatzen duen Espainiako Tailer Nazionalean elikagaien galera eta xahuketa prebenitzeko Europako, Estatuko eta eskualdeetako (Nafarroa, Euskadi eta Katalunia) araudiak aditzera ematen dira. Ondoren, betebehar berrien eta elikagaien balio-kateko eragileen erronken inguruko klusterren eta elkarteen ikuspegia eztabaidatzen da, eta elikagaien xahuketari aurre egiteko Euskadiko, Nafarroako, Kataluniako eta Estatuko enpresen ekimenak bihar aditzera emango dira.

2. Ate irekien jardunaldia (urtarrilak 31)

AINen laguntzaz ELIKAk antolatutako ate irekien jardunaldian, elikagaien galera eta xahuketa murrizte aldera, FOODRUSeko bazkideek entsaladaren, haragiaren eta arrainaren nahiz ogiaren balio-kateetako proiektuaren 3 pilotuetan garatu diren oinarrizko konponbideak aurkezten dituzte. Gainera, konponbide teknologikoen saio elkarreragileak gauzatuko dira herrialde osoan konponbideak errepika daitezen sustatzeko.

3. Errepikatzeko eskualdeko tailerra (urtarrilak 31)

AIN eta ELIKAren laguntzaz ARCk antolatzen duen errepikatzeko eskualdeko tailerrean Kataluniako posizioa eta FOODRUS proiektuaren aurrerapausoak azaltzen dira, eta Kataluniako testuinguruari ondoen egokitzen zaizkion konponbideek nola eragin duten aipatzen da.

Hartzaileak

3 ekitaldi horietan arduradun politikoak, elikagaien xahuketa lantzen duten Europako proiektuen erakundeak eta elikaduraren balio-kateko 200 agente biltzen dira, aurrez aurre zein online aztertzeko.

Tokia

AIN, Cordovilla, Nafarroa. Halaber, online jarraitu ahalko da.

Informazio gehiago

Eguneraketa data: 2025/07/03

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…