Nekazaritzako elikagaien sektorera bideratutako Eusko Jaurlaritzaren laguntzak

Eusko Jaurlaritzak onetsi du 14,5 milioi bideratzea elikagaiak eraldatzeko eta merkaturatzeko eta laborantza estentsiboak dibertsifikatzeko inbertsioei laguntzeko.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2020ko martxoaren 31n eginiko bilkuran, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren bi agindu onetsi ditu, Euskadiko lehen sektoreari eta elikagaien industriari laguntzeko asmoz.

  1. Lehen aginduak Lehiatu Berria programaren 2020ko deialdiaren oinarriak arautzen ditu. Programa horren bidez, laguntzak ematen dira nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzatik nahiz akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko, 13,25 milioi euroko aurrekontu-zuzkiduraren bidez (LEHIATU BERRIA).
  2. Bigarren aginduak nekazaritzako ekoizpen-teknika jasangarrien bidez laborantza estentsiboak dibertsifikatzeko laguntzen deialdia arautzen du. Laguntzak 1,25 milioi eurokoak izango dira 2020an (NPE)

Aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuak (alarma-egoera deklaratzen duena) edo horren luzapenek indarra galtzen dutenetik hasi eta hilabetera amaituko da.

1. LEHIATU BERRIA

Lehiatu Berria programak hainbat laguntza bide aurreikusten ditu:

  • Nekazaritzako produktuen eraldaketan, komertzializazioan edo garapenean inbertsioak egiteko laguntzak.
  • Basogintzako produktuen eraldaketara eta komertzializaziora bideratutako inbertsioak egiteko laguntzak.
  • Arrantzako eta akuikulturako produktuen eraldaketan eta komertzializazioan inbertsioak egiteko laguntzak
  • Beste ataletan sartu ezin diren nekazaritzako eta elikagaigintzako industrietan inbertsioak egiteko laguntzak.

Egoera: Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea (2020/04/18-2020/05/18)

2. NPE: laborantza estentsiboak

Euskadiko Landa Garapenerako (NPE) 2015-2020 Programak jasotzen du laborantza estentsiboaren (Arabako Lurralde Historikoko ohiko laborantzak dira) nekazaritza-produkzio jasangarriko tekniken bidezko dibertsifikaziorako nekazaritza eta ingurumeneko diru-laguntza bat.

Egoera: Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea (2020/02/01-2020/05/15)

Eguneraketa data: 2025/05/06

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…